
Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) izotz gaineko patinaje egokituko jardunaldi bat antolatu du azaroaren 28an. 14:00etatik 16:00etara egingo da, Gasteizko BAKH Kirol Zentroko izotz-pistan (Biosfera pasealekua, 2). Pista jarduerarako erabiliko da bakarrik.
Jardunaldia zabalik dago senitartekoek eta laguntzaileek parte har dezaten. Parte-hartzea errazteko, gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat egokitutako bi plataforma egongo dira. Garraioa eskatzeko aukera ere badago, baina aldez aurretik kontsulta egin behar zaio antolakundeari.
Prezioa 30 eurokoa da pertsonako, izotz-pistara sartzea eta patinak eta kaskoa alokatzea barne hartzen ditu. Plazak mugatuak dira eta eskaera-ordenaren arabera esleituko dira. Izena emateko azken eguna azaroaren 2a da.
Nola parte hartu
Interesa duten pertsonak APNABI Autismo Bizkaiako Aisialdi eta Denbora Libreko Arloarekin harremanetan jar daitezke aisialdia@apnabi.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 447 14 17 telefonoaren bidez, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 16:00etara.
GARRANTZITSUA: Jarduera hau Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) antolatzen du. APNABIk informazioa zabaltzen laguntzen du, baina jarduera antolatzea erakunde antolatzaileari dagokio oso-osorik.
