APNABIk bat egin du Cambridge Unibertsitateko Autismorako Zerbitzuetarako Sarbidearen ikerketarekin

APNABI Autismo Bizkaiak bat egin du Cambridge Universityko Autismorako Zerbitzuetarako Sarbidearen (ACCESS-EU) azterlanarekin; AUTISM-2-Trialsen parte dena, autismoan inoiz egin den ikerketarik handienetakoa. Horretan ere parte hartu du Autismo Europak eta Autismo Espainiak.

Hori dela eta, elkarteko familiak hemen eskuragarri dagoen inkesta egitera animatzen ditu.

Azterlan honen bidez konparatu nahi da autismoa duten pertsonek eta haien zaintzaileek komunitate-zerbitzu posible batzuetarako duten sarbidea, eta haien esperientzia baloratzeko modua. Hemen sartzen dira osasun eta osasun mentaleko zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, hezkuntzakoak, enplegukoak eta zerbitzu terapeutikoak. Horrekin ikusi nahi da zer eremutan dauden eskura autismoa duten pertsonek eta haien alde egiten dutenek erabil ditzaketen zerbitzuak, zer kalitate duten eta zer desberdintasun dauden zerbitzuen irisgarritasunaren eta kalitatearen artean, herrialde desberdinen artean.

Inkestaren bi bertsio daude, bata 16 urtetik gorako autismoa duten helduei zuzendua, eta bestea haien zaintzaileei. Estudioari buruzko informazio gehiago lor daiteke hemen, erraz irakurtzeko moduan.

Comments are closed.