APNABIk bere berrikuntza esperientziak aurkeztu ditu Euskaliten Europako Astean

Urriaren 28an, ostegunean, APNABI Autismo Bizkaiak Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu zuen. Iban Huartek, APNABI LANeko zuzendariak, “Berritu sistemaz? Testuinguru bideratzaile bat diseinatuz” hitzaldia eskaini zuen. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak antolatutako bINKLUSIon jardunaldia desgaitasunaren sektoreko proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzera bideratua egon zen.

Huartek bere hitzaldian nabarmendu zuen, besteak beste, berrikuntza soziala APNABIren DNAn dagoela, eta azpimarratu zuen garrantzitsua dela bizi izandako pandemiaren alderdi positiboak lortzea, balorazio positiboa egitea: «APNABIn ikaskuntza digital bizkorrari ekin behar izan diogu, eta hori aukera ona da berritzeko, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei arreta hobea emateko».

Topaketan Futubide, Usoa eta Gorabideko ordezkariek ere parte hartu zuten. Esperientzia berrietatik ikasteko eta partekatzeko aukera paregabea izan zen.

Comments are closed.