APNABIk Bilbao Basket-en azaroaren 10eko partidarako sarrerak zozketatzen ditu

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak sarrera bikoitzak zozketatzen ditu bere bazkideen artean Surne Bilbao Basket-ek Alba Berlin-en aurka jokatuko duen saskibaloi partidura joateko. Azaroaren 10ean, asteartea, izango da, 20:00etan, Miribillako Bilbao Arenan. Bilbao Basket Fundazioak bultzatutako “Partida bat, kausa bat” egitasmoko gonbidatua izango da elkartea, Basketball Champions Leagueko bigarren jardunaldia dela eta.

Gainera, APNABIko ordezkari guztiek taldearen argazki bat egingo dute kantxaren erdian; pabiloiko megafonia-sistematik elkartea aipatuko da eta haren marka pantailetan proiektatuko da.

Zozketaren oinarriak

Saridun bakoitzak 2 sarrera jasoko ditu. Sarrera APNABIko pertsona autistari emango zaio, partidura lagun batekin joan dadin. Zozketan izena emateko epea azaroaren 1ean amaituko da, igandea, 23:59an. Bazkide zenbaki bakoitzeko inskripzio bakarra onartuko da. Bat baino gehiago eginez gero, zozketatik kanpo geratuko dira.

Zozketa azaroaren 2an (astelehena) egingo da, «EchaloASuerte» online plataformaren bidez, eta emaitza telefono dei baten bidez jakinaraziko zaie soilik irabazleei. Jakinarazpen hori jasotzen ez badu, zorioneko pertsonetako bat izan ez dela esan nahiko du. Saridunak deiari erantzuten ez badio edo gonbidapenari uko egiten badio, gonbidapena hurrengo sarituari pasatuko zaio.

“Partida bat, kausa bat”

Bilbao Basket Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburu nagusia, kirola praktikatuz eta baloreen bidez, gizarte, hezkuntza eta kirol arloko egitasmoak sustatzea eta garatzea da. “Partidu bat, kausa bat” proiektuaren helburu nagusia Bizkaiko gizarte-erakundeek Bilbao Basket Klubeko zaleen artean egiten duten lana eta kausak ikusaraztea da, baita boluntariotzara animatzea ere.

Comments are closed.