APNABIk Bilbao Basketek apirilaren 18an Bilbao Arenan jokatuko duen partidarako sarrerak zozketatzen ditu

Bilbao Basket Fundazioaren “Partida bat, kausa bat” egitasmoaren bitartez

Autismoaren Munduko Eguna dela eta, APNABI Autismo Bizkaia izango da Surne Bilbao Basketek BAXI Manresaren aurka 2026ko apirilaren 18an, larunbata, Bilbao Arenan jokatuko duen partidura gonbidatutako elkartea.

Zozketa

Ekimen honi esker, APNABIk sarrera bikoitzak zozketatzen ditu (horietako batek ere ez du aukerarik ematen gurpildun aulkiarekin sartzeko) APNABIko bazkide diren autistek partidara lagun batekin joateko aukera izan dezaten. Gainera, APNABIko ordezkari guztiek taldeko argazki bat egingo dute kantxa erdian.

Halaber, elkartea aipatuko da estadioko megafonia-sistematik, eta haren marka proiektatuko da pantailetan. APNABIren parte-hartzea sare sozialen, webgunearen eta aldizkariaren bidez ere zabalduko du klubak.

Zozketaren oinarriak

Saridun bakoitzak 2 sarrera jasoko ditu. Sarrera APNABIko autistari emango zaio, partidura lagun batekin joan dadin. Zozketan izena emateko epea martxoaren 29an amaituko da, igandea, 23:59an. Bazkide zenbaki bakoitzeko inskripzio bakarra onartuko da. Bat baino gehiago eginez gero, zozketatik kanpo geratuko dira.

Zozketa martxoaren 30ean egingo da, astelehena, «EchaloASuerte» online plataformaren bidez, eta emaitza telefono dei baten bidez jakinaraziko zaie soilik irabazleei. Jakinarazpen hori jasotzen ez badu, zorioneko pertsonetako bat izan ez dela esan nahiko du. Saridunak deiari erantzuten ez badio edo gonbidapenari uko egiten badio, gonbidapena hurrengo sarituari pasatuko zaio.

“Partida bat, kausa bat”

Bilbao Basket Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburu nagusia gizarte, hezkuntza eta kirol arloetako ekimenak sustatzea eta garatzea da, kirolaren balioen bitartez. “Partida bat, kausa bat” proiektuaren helburu nagusia Bizkaiko gizarte-erakundeek Bilbao Basket Klubeko zaleen artean egiten duten lana eta kausak ikusaraztea da, baita boluntarioak animatzea ere.

Comments are closed.