APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen inklusioaren aldeko mezuak. Igandean, hilaren 21ean, APNABIko kideek “Partidu bat, kausa bat” kanpaina protagonizatu zuten, bere bitartez autismoa ikusarazteko Retabet Bilbao Basket eta Monbus Obradoirok jokatutako partidura bildutako publikoaren artean. Partidu horrekin itxi zen Endesa Ligako lehenengo buelta.
Autismodun pertsonen eta beren familien presentzia Bilbao Arenan, speakerak bideomarkagailutik igorritako mezuak eta publikoaren artean entregatu ziren informazio-elementuak izan ziren aisialdi inklusiboa eta sentsibilizazio soziala konbinatzen dituen ekimen horren alderdi ikusgarrienak. Azken helburua da sentsibilizazio soziala sustatzea, hiritarrak AENdun pertsonen errealitatera hurbiltzeko, eta horrela, aurrera egiteko autismoa
duten pertsonen eskubideak betearazteko bidean, gizarteratze-, tolerantzia- eta errespetu-printzipioei jarraiki.
APNABIko familiek joko-zelaiaren erdian ateratako argazkiak argi erakusten digu errebindikaziozko jai giro bikainean igaro zutela arratsaldea, talde anfitrioiak galdu egin bazuen ere. Publikoa sinetsirik dago beltzez jantzitako gizonek garaipena lortuko dutela ligako bigarren bueltan.
Bilbao Basket Fundazioak sustatzen du “Partidu bat, kausa bat” kanpaina Boluntariotzako eta parte hartze sozialerako Bolunta erakundearekin lankidetzan.