APNABIk bizitza independentea sustatzera bideratutako hitzaldi-ziklo berria hasi du, AENdun pertsonei zuendutakoa

APNABI Autismo Bizkaiak hitzaldi-ziklo berria hasi du ekainaren 4an. Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsona helduen bizimodu independentea bultzatzeko lan-ildoaren barruan dago hori.

Beatriz Amusategui Atlaxis fisioterapeuta eta elkartearen ohiko laguntzaileak dinamizatu zuen topaketa. Besteak beste, elikadura osasungarria, digestio-prozesua, elikagai ultraprozesatuen aurrean janari erreala detektatzeko gakoak eta loaren eta atsedenaren garrantzia aztertu ziren.

Parte-hartzaileek aukera izan zuten arlo horretako ezagutzak barneratzeko eta beren ohiturak eta esperientziak taldearekin partekatzeko, modu dinamiko eta entretenigarrian.

Hurrengo hitzorduak
Topaketa horiek hilabetekoak izango dira. Hurrengoa uztailaren 8an izango da, eta jarduera fisikoak bizimodu osasungarria izateko duen garrantzia aztertuko du. GaituzSporteko talde profesionalak gidatuko du. Irailean deialdi gehiago eskainiko dira eta izena emateko epe berriak irekiko dira hitzaldietan parte hartzeko.

Comments are closed.