APNABI Bizkaiko surf eskola inklusiboaren sorreran parte hartzen ari da

APNABI Autismo Bizkaiak Surf Irekia proiektuaren aurkezpenean parte hartu du asteartean, ekainaren 8an, aniztasun funtzionala duten pertsonei kirol horretako eskolak emateko. Bilboko Itsasmuseumean izan zen ekitaldia.

APNABI hasiera-hasieratik ari da proiektuan lankidetzan, aisialdiko eta denbora libreko lantaldearen bidez. Pertsona guztiek itsasoaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera izan dezaten laguntzak eta aukerak sortzea du helburu proiektuak.

Barrikako Jaiki Surf Eskolaren eta 3DLAN garapen teknologikoko elkartearen proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Sopela, Plentzia, Getxo eta Barrikako udalek ere parte hartzen dute ekimenean, baita Gaude, Fekoor, Gorabide edo Haszten elkarteek ere.

Egokitzapena

APNABIk, parte hartzen duten hirugarren sektoreko gainerako erakundeekin batera, laguntza emango du proiektuan, eta erraztasunak emango ditu eskoletan hondartzan jarraitu ahal izateko protokoloak sortzeko, material egokituak diseinatzeko eta beste gai batzuetarako, hala nola, uretan sartzeko edo kalitatezko parte-hartzea ahalbidetzen duten komunikazio-metodoetarako. Parte-hartze hori funtsezkoa da.

Eskaintza

Surf Irekia proposamenak udako hilabeteetan egingo dira, Sopela eta Plentziako hondartzetan. Laster jakinaraziko dituzte saioen datak eta parte hartzeko bideak. Udako surf-denboraldia bukatutakoan, Jaiki Surf Eskolak eta 3DLANek Nazioarteko Surf Biltzar inklusiboa antolatuko dute irailean, proiektuaren emaitzen berri emateko.

Comments are closed.