APNABIk Deustun duen eguneko zentroa irailean itzuliko da ohiko kokalekura

APNABI Autismo Bizkaiaren Deustuko eguneko zentroak irailean ekingo dio berriro bere ohiko kokapenean. Baliabidea birkokatu den bitartean, APNABIk hainbat hobekuntza egin ditu bere instalazioetan, espazio erosoagoak eta pertsona autisten beharretara egokituak eskaintzen jarraitzeko.

Egindakoen artean, airea berritzeko sistema berri baten instalazioa nabarmentzen da, ONCE Fundazioaren lankidetzari esker finantzatua. Sistema horrek beroa berreskuratzen du, eta doan hozten da kanpoko baldintza termikoek horretarako aukera ematen dutenean, zentroaren ingurumen-kalitatea eta energia-eraginkortasuna hobetuz.

Gainera, sabaia berritu eta baliabidea osorik margotu da, erabiltzaileentzat eta talde profesionalarentzat ingurune zainduagoa eta atseginagoa sortzen lagunduz.

Deustuko eguneko zentroak 39 pertsona autistari ematen die laguntza, eta 12 profesionalek osatutako talde bat du, irailetik aurrera instalazio berrituetan jardungo dutenak.

Comments are closed.