APNABIk ekainean itxi du barne-ikuskaritzen ziklo zabal batek markatutako hilabetea

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko ia 50 profesionalek hartu dute parte ekainean elkarteko zentroetan kalitateari buruz egin duen 20 barne-ikuskaritzen zikloan. Ikasteko, hausnartzeko eta etengabe hobetzeko esperientzia izan da, egiteko moduak partekatuz eta irizpideak bateratuz.

3 eguneko iraupena izan duen berariazko prestakuntza-programa baten ondoren, talde profesionala 3 pertsonako taldeetan banatuta, ekainaren 4an hasi zen lehenengo ikuskaritza eta 22an amaitu du.

Kalitatearen kudeaketa

Prozesu horren bidez, agerian geratu da APNABIren kalitatea kudeatzeko sistema taldeek barneratzen dutela, oso ondo dokumentatuta eta ezarrita dagoela, eta etengabeko hobekuntzarantz bideratuta, eta autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonei eta inguruneari etengabe egokitzen dela, planek eta memoriek islatzen duten moduan.

ISO 90001 arauaren arabera -APNABIk AENORen ziurtagiria du 2001az geroztik- barne-ikuskaritzak aldizka egin behar dira.

APNABIren kalitate-politikaren bederatzi printzipioak erreferentzia-esparru gisa eratzen dira helburuak eta APNABI 20>30 estrategia ezartzeko, eta erakundearen antolamendu-kultura transmititzen dute. Nabarmentzekoa da ez dela desadostasun bakar bat ere jaso, eta aurrera egiteko indarguneak eta hobetzeko puntuak identifikatu direla.

Mila esker guztion artean erakundearen etorkizuna eraikitzen laguntzeagatik!

Comments are closed.