APNABIk elkartasun kanpaina jarri du abian behar handiak dituzten AENdun pertsonen familiei laguntzeko

COVID-19ak eragindako osasun-alertak eragin gogorra izan du APNABI Autismo Bizkaia elkarteko bazkide diren familietako batzuengan, eta azken hilabeteetan zailtasun handiak dituzte autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten beren seme-alaben ongizatea errazten duten laguntzen eta programen kostuari aurre egiteko.

Horregatik, elkarteak kanpaina bat hasi du funts solidario bat sortzeko helburuarekin, bazterketa-arriskuan dauden familiei laguntzen jarraitzeko, elkartearen programei aurre egin ahal izan diezaieten eta, horrela, haien bizi-kalitateari eutsi ahal izan diezaioten.

Elkarri laguntzea

Orain 40 urte baino gehiago APNABIren oinarriak sortzeko elkartu ziren familien adibideari jarraituz, kanpainarako elkarrekiko laguntzaren aldeko apustua egin da. Hona hemen funts solidariorako diru-bilketa egiteko bideak:

  • Familia bazkideek aparteko kuota solidarioa ordainduko dute. Hori aldatu edo baliogabetu daiteke 94 475 57 04 telefonora deituz edo familia@apnabi.org helbidera idatziz.
  • Kanal bat prestatu da pertsona bakoitzak nahi duen kopurua emateko, Bizum-en bidez, eroso, APNABI GKE gisa erregistratuta baitago bertan. Esteka honetan, dohaintzak egiteko moduari buruzko informazio gehiago lor daiteke.

Kanpaina APNABIrekin zerikusia duten erakunde eta enpresetara ere zabalduko da, eta erakundeak albistea zabaltzera eta informazioa partekatzera animatzen du. Horrela, orain beharra duten familia horiei laguntza handiagoa emango zaie, haiekin lotutako AENdun pertsonen ongizatea bermatzen jarraitzeko eta beren bizi-proiektua lortzeko laguntzak ematen jarraitzeko.

Comments are closed.