APNABI Autismo Bizkaiak lortu du Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundeak) Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen ziurtagiria. Aitorpen hori emateko (Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2018ko urtarrilaren 2an) kontuan izan da APNABIk konpromisoa hartu duela eta hainbat ekintza sustatu dituela berdintasun politika bat garatzeko antolakundearen barruan.
Emakunderen ebazpenak dioenez, Erakunde Kolaboratzailearen aitortza arautzen duen dekretuak helburutzat du baldintzak sustatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzeko eta hori eragozten duten oztopoak desagerrarazteko. Era berean, figura horren bidez ekintza gehiago antolatu nahi dira esparru sozio- laboralean aukera eta tratu berdintasuna ahalbidetzeko.
APNABIren Berdintasun Batzordeak askotariko ekintzak bultzatzen ditu, besteak beste, helburutzat dutenak sentsibilizazioa indartzea, antolakundean lengoaia inklusiboaren erabilera sustatzea eta aktiboki parte hartzea emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko ekimenetan.