
APNABI Autismo Bizkaiak bere bazkideak gonbidatzen ditu Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak (BKEF) eta UD La Mercedek Bilbao Kirolakekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatzen dituzten Desgaitasun Anitzeko Futboleko jardunaldietan parte hartzera. Aisialdiko proposamen honek ikasteko, trebetasunak hobetzeko, futbolaz gozatzeko eta esperientziak partekatzeko espazio bat eskaintzen du, ingurune seguru eta irisgarri batean.
Doako lau hastapen-saio diseinatu dituzte. Azaroaren 8an, 22an, 29an eta abenduaren 13an izango dira, 17:30etik 19:00etara, Artxandako udal-zelaian. Hortik aurrera, parte-hartzaileen interesa neurtuz, eskola bat sortzeko aukera planteatu ahal izango dute, ekainera arte hamabostean behin saioak eginez.
Jarduera adin guztietako pertsona ezinduei irekita dago, baldin eta kirol honetan hasi nahi badute edo jarduera hobetu nahi badute. Kirol-jardunaren orientabideak eta jarraibideak ulertzeko eta jarraitzeko trebetasun eta autozuzendaritza nahikoak dituen edonork har dezake parte.
Parte hartzea
Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarri beharko dute, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 16:00etara. APNABIk interesdunen datuak emango dizkio federazioari, eskaera kudea dezan eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak azal ditzan.
