APNABI Autismo Bizkaiaren baliabide-sarea handitzen jarraitzen du. Otsailean elkarteak etxebizitza berri bat estreinatuko du Bilboko Mina del Morro hiri-eremuan, bizitza independenterako entrenamendu-programarako. Eusko Jaurlaritzaren Alokabideren bidez iristen da etxe hori, eta Mina etxea bezala ezagutuko da.
Elkarteak sei urte baino gehiago daramatza autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen bizitza independenterako entrenamendu-programa garatzen. Ekimen horri esker, trebetasunak gara daitezke emantzipazio-prozesuak hasi aurretik. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Programan parte hartzen duten pertsonek astean behin egiten dute entrenamendua, hiru hilabetez, eta egunerokoan moldatzeko beharrezko tresnak eskuratzen dituzte. Hori guztia Mina etxea izango den etxebizitza bateko egonaldiekin osatzen da.
馃帪 Hemen ikus dezakezu APNABIk 2021eko martxoaren 4an antolatutako “En busca de mi vida independiente” hitzaldiaren bideo osoa.