
Plena Inclusión España elkarteak eta Madrilgo Konplutense Unibertsitateak estatu mailan anbizio handiko ikerketa bat jarri dute abian, elkarte-mugimenduari lotutako autismoa duten pertsonen eta haien familien egoera sakon ezagutzeko.
Ikerketak funtsezko informazioa bildu nahi du kolektibo horri eragiten dioten hainbat alderdiri buruz, hala nola egunerokotasunean erabiltzen dituzten baliabideak, aurre egin beharreko oztopoak, oraindik bete gabe dauden premiak eta beharrezkotzat jotzen dituzten laguntzei buruz.
Horretarako, autismoa duten pertsonen senideei berariaz zuzendutako galdetegi bat atera da, eta funtsezkoa da horietan parte hartzea. Erantzuteko epea 2026ko apirilaren 8ra arte egongo da zabalik.
APNABIk dei zuzena egiten die familiei inkesta honetan parte har dezaten. Plena Inclusión elkarteak azpimarratzen duenez, “erantzun bakoitzak ezagutza erabilgarria sortzen laguntzen du, politika publiko hobeagoetarantz, zerbitzu doituagoetarantz eta laguntza eraginkorragoetarantz aurrera egitea ahalbidetuko duena”.
Galdetegia osatzea aukera ona da familien ahotsa entzun dezaten eta hauek aldaketaren parte aktibo izan daitezen. Izan ere, parte-hartzea funtsezkoa da autismoa duten pertsonen bizi-kalitatean eta behar duten arretan aurrera egiten jarraitzeko.
