APNABIk gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin dio eguneko arreta zentroetan

Joan den asteartean, ekainak 29, APNABI Autismo Bizkaiako Deustuko Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin zion. Programa horren arabera, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen neurrira diseinatutako eta egokitutako talde-jarduerak egingo dira, fisioterapia-programatik koordinatuta.

14 pertsonek parte hartzen dute probako dinamikan, hiru taldetan banatuta. Horietako bakoitza jarduera mota batera bideratuta dago: pilates eta muskulu-tonua, oreka eta koordinazioa, eta jarduera fisikoa. APNABI fisioterapia-zerbitzuak, zentroko arduradunarekin eta pertsonei egunez egun laguntza ematen dien talde profesionalarekin lankidetza estuan, taldeak osatu ditu, gorputz- eta mugimendu-beharrak baloratuz eta parte-hartzaile bakoitza bere ezaugarrien arabera orientatuz.

Hobekuntza fisikoa

Uztailean ordubeteko 3 saio egingo dituzte. Aurreikuspenen arabera, dinamikak irailean jarraituko du, oporraldiaren ostean, eta APNABIko beste zentro batzuetara zabalduko da.

Taldekako saio horien bidez, pertsonen gaitasun fisikoak eta motorrak hobetu nahi dira, baita estereotipien kontrola ere. Gainera, jarduera fisikoa sustatu nahi du, bizimodu osasungarrirako eta taldeak osatzen dituztenen arteko elkarrekintza positiborako oinarri gisa.

Comments are closed.