APNABIk hitzaldia eskainiko du LGBTQIA+ nazioarteko eguna dela eta

Apnabik bat egiten du ikusgarritasuna sustatzeko eta zisheteronormatiboak ez diren pertsonen eskubideak defendatzeko. Hitzaldia ekainaren 28an izango da, ostirala, 16:00etan Kabi gunean. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola LGBTQIA+ siglek zer esan nahi duten, egun horren oroitzapenaren jatorria eta aniztasunari ikusgarritasuna emateak duen garrantzia.

Saioa Ellen Lombilla Apnabi Laneko profesional eta LGBTQIA+ pertsonen eskubideak ikusaraztearen eta aitortzearen aldeko aktibistak gidatuko du eta autismoa duten pertsonei zuzenduta egongo da bereziki, baina bertaratzeko interesa duten familia edo lagunei irekita egongo da. Helburua espazio eroso eta seguru bat sortzea izango da, informazioa eta esperientzia komunak partekatu ahal izateko.

Mugimenduari ikusgarritasuna emateko, bulegoek banderak eta kolektiboaren sinbologia izango dituzte. Eta edukia sare sozialetan zabalduko du laguntza gisa.


Comments are closed.