APNABIk ikasturte berriko ekitaldietan modu aktiboan parte hartzera animatzen ditu bere bazkideak, boluntariotza programaren bidez

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak bere bazkideak, pertsona autistak eta hauen senideak gonbidatzen ditu aurrera pauso bat ematera eta 2026-2027 ikasturtean zehar egingo diren ekitaldi eta jardueretan laguntzera. Elkarte-bizitzan inplikatzeko, ideiak eman, denbora eskeini eta hitzordu horiek APNABIko komunitate osoarentzako topagune eta partaidetzarako gune izan daitezen laguntzeko aukera.

Laguntzea gustatuko litzaizuke? Batu zaitez!

Elkarteak izena emateko formulario hau ireki du. Honen bidez, interesatuek beren prestutasuna eta laguntzeko prest egongo diren zereginak adieraz ditzakete. Ondoren, APNABIko taldea harremanetan jarriko da parte hartzeko aukerak zehazteko.

Urtean zehar, hainbat ekitalditan izan daiteke bereziki baliagarria lankidetza hori:

– Gabonetako jaia: 2026ko abenduaren 18a
– Autismoaren Munduko Egunaren 1. dibulgazio-jardunaldia: 2027ko otsailaren 11
– Autismoaren Munduko Egunaren 2. dibulgazio-jardunaldia: 2027ko martxoaren 15a
– Autismoaren Munduko Eguna dela eta, topaketa Areatzan: 2027ko apirilaren 2a
– Autismoa Martxan! Autismoaren Munduko Egunaren aldeko martxa: 2027ko apirilak 18
– APNABIko bazkideen Batzar Nagusia: 2027ko maiatzaren 22a
– Erromeria: 2027ko ekainak 19


Era berean, hainbat udalerritan antola daitezkeen beste jarduera eta ekitaldi puntual batzuetan ere lagundu daiteke.

Lankidetzak askotarikoak izan daitezke eta pertsona bakoitzaren aukeretara egokitu daitezke. Espazioak prestatzen eta muntatzen laguntzea, jarduerak, tailerrak edo jolasak dinamizatzen parte hartzea, parte-hartzaileei eta gonbidatuei arreta ematen laguntzea edo biltzeko eta desmuntatzeko zereginetan laguntzea.

Boluntario gisa parte hartzea elkarteko beste pertsona batzuk ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta APNABIn aktiboki parte hartzen dela sentitzeko modu bat ere bada. Lankidetza bakoitza garrantzitsua da, eta desberdintasuna eragin dezake, guztion artean elkarte parte-hartzaileago eta hurbilago bat eraikitzen jarraitzeko.

Comments are closed.