
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak japoniar kulturari buruzko topaketen hamargarren urteurrena ospatu du, hamarkada batean zehar zaletasunak partekatzeko, lagunarteko harremanak sortzeko eta Japoniako kulturaz gozatzeko topagunea izan den egitasmoa.
Topaketak 2016an hasi ziren, talde bakar batekin. Parte-hartzaileen harrera onaren eta interesaren ondorioz, 2023an bigarren talde bat jarri zen martxan. Gaur egun, jarduerak 30 plaza ditu, talde bakoitzeko 15. Hauek hilean behin biltzen dira, asteazken edo ostiraletan.
Lehenengo urteetan, boluntarioen lankidetzari esker antolatu ziren saioak. Taldeen hazkundearekin, japoniar kulturan espezializatutako profesional batek dinamizatzen ditu topaketak, eta parte-hartzaileen interesetara egokitutako jarduerak proposatu ere.
Programak askotariko proposamenak biltzen ditu, hala nola animea ikustea, bideojokoen txapelketak eta Japoniako historiari eta kulturari buruzko lehiaketa interaktiboak. Era askotako tailerrak ere badaude, sushia prestatzetik chibi idazketara bitartekoak, besteak beste, bai eta gaikako hitzaldiak eta diziplinetara hurbiltzeko jarduerak ere, taekwondoa eta abar.
Hamar urte geroago, topaketa horiek oso aukera ona izaten jarraitzen dute parte-hartzaileek aisialdiaz gozatzeko, interes berriak aurkitzeko eta beste pertsona batzuekin esperientziak partekatzeko.
