APNABIk komunikazio-kanalak berritu ditu berehalakotasun handiagoa lortzeko

APNABI Autismo Bizkaiak komunikazio-kanalen sare berria aurkeztu du, familiekin nahiz erakundea osatzen duen profesionalarekin eta kanpoko beste eragile batzuekin duen harremanaren kalitate orokorra hobetzeko.

Papera alde batera utzita, APNABIk, neurri handi batean, komunikazio-eredu digital baten aldeko apustua egin du, berehalakotasun handiagoa emango duena. Hemendik aurrera, erakundeak buletin digital edo newsletter bat bidaliko du astero, APNABI Gaur markarekin. Horrela, bi publiko nagusiei azken berriak eta beste informazio interesgarri batzuk eskainiko dizkie, gaurkoago, errazago eta eskuragarriago. Posta elektronikorik ez duten familiei SMS bidez helaraziko zaie.

Gainera, bi hilabetean behin, erreportajeak, elkarrizketak, artikuluak eta berriak biltzen dituen aldizkari bat argitaratuko du erakundeak, APNABI osatzen dutenak parte hartzera animatzeko. Argitalpen interesgarri eta erakargarri bat sortuko du horrela, elkartearen familia-izaera indartuko duena eta esperientziak partekatu eta balioan jarriko dituena.

Horiek guztiak urteko memoriarekin -Familiak aldizkariarekin- eta Facebook, Twitter, LinkedIn eta Youtube sare sozialetan egunero egiten den jarduerarekin osatuko dira, baita www.apnabi.eus webgunekoarekin ere.

Comments are closed.