
Hainbat APNABI Autismo Bizkaiaren Eguneko Arreta Zentrotako eta Zentro Okupazionaleko pertsonak, Aldamizeko ikasleekin eta senideekin batera, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan egindako Musikazaleak taldearen azken kontzertuan izan ziren duela gutxi.
Aurtengo edizioan, Ikerrek eta Iratik APNABI ordezkatu dute Musikazaleak taldeko kide gisa, eta aktiboki parte hartu dute musika adierazpen-, ikaskuntza-, sormen- eta topaketa-tresna gisa erabiltzen duen proiektu batean.
Ikasturtean zehar, Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusión Euskadik sustatutako tailerretan parte hartu dute biek, hainbat erakundetako partaideekin esperientziak partekatuz eta beren musika-gaitasunak ingurune inklusibo eta aberasgarri batean garatuz.
Kontzertuari esker, publikoaren aurrean erakutsi ahal izan zen azken hilabeteetan egindako lanaren emaitza, emozioz eta gozamenez betetako emanaldi batean. APNABI kozentroetako pertsonen eta senideen presentziak lagundu zuen proiektuan parte hartu dutenen ahaleginaren eta dedikazioaren inguruko babes- eta ospakizun-giroa sortzen.
Musikazaleak, musikaren bidez inklusioa bultzatzen duen proiektua

Musikazaleak erreferentziazko egitasmo gisa finkatu da kultura inklusiboaren esparruan, desgaitasun intelektuala eta autismoa duten pertsonen parte-hartze aktiboa sustatuz kalitatezko esperientzia artistikoetan. Musikaren bidez, proiektuak sormena, autoestimua, gizarte-harremanak eta kulturarako sarbidea sustatzen ditu aukera-berdintasunean.
Horrelako ekintzetan parte hartzeak indartu egiten du APNABIk kultura-esperientzia esanguratsuak sustatzeko eta aukerak sortzeko duen konpromisoa, autismoa duten pertsonen inklusioa, partaidetza soziala eta garapen pertsonala bultzatzeko.
