APNABIk lau sarrera bikoitz zozketatuko ditu bazkideen artean urriaren 22an BECeko Ura Bere Bidean kontzertuaren estreinaldirako

Seigarren urtez jarraian, Ura Bere Bidean egitasmoak musika sinfonikoa herri-kantuekin eta Euskal Herriko artista garaikideek osatutako gaiekin uztartuko du. Hori guztia, urriaren 22an, 23an eta 24an BECen (Barakaldo) egingo den eszenaratze handi batean. Fair Saturday fundazioari esker, APNABI Autismo Bizkaiak 4 sarrera bikoitz izango ditu, urriaren 22an, osteguna, bere bazkideek kontzertuaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Emanaldiak hiru orduko iraupena izango du, 20:00etatik 23:00etara.

Ura Bere Bidean euskal musikari omenaldia egiteko egitasmoa da. Ikuskizunak Fernando Velazquezek orkestra-formatura egokitutako hainbat garaitako klasikoak abesten dituzten interprete ezagunak biltzen ditu taula gainean, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta Koral Elkartearen instrumentu eta ahots laguntzarekin. Aurtengo eszenaratzean Euskal Herriko hainbat belaunalditako hogeita hamar artista eta musika-talde inguruk hartuko dute parte.

Zozketaren oinarriak

APNABIk 4 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Saridun bakoitzak 2 gonbidapen jasoko ditu. Autismoa duen APNABIko bazkideari emango zaio sarrera, ekitaldira lagun batekin joan dadin.

Zozketan izena emateko epea urriaren 14an amaituko da, 23:59an. Elkarte-zenbaki bakoitzeko inskripzio bakarra onartuko da. Bat baino gehiago eginez gero, zozketatik erabat baztertuta geratuko dira.

Zozketa urriaren 15ean egingo da, «ÉchaloASuerte» online plataformaren bidez, eta emaitza egun horretan bertan egingo den telefono-dei baten bidez jakinaraziko zaie irabazleei. Dei horretan gonbidapena jasotzeko prozesuaren berri emango da.

Jakinarazpen hori jaso ezean, esan nahi du ez zarela zorioneko pertsonetako bat izan.

Comments are closed.