
APNABI Autismo Bizkaiak martxan jarri du Musikazaleak proiektuaren azken entzunaldira joateko sarreren zozketa. Egitasmo hau FEVASek garatzen du Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan.
Ekitaldia ekainaren 10ean, asteazkena, izango da, eguerdiko 12:00etan, Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatorioko auditorioan (Ibarrekolanda plaza, 1 – Deustu, Bilbo). Hitzorduan, parte-hartzaileek hilabete hauetan zehar egindako lana partekatuko dute publikoarekin. Prozesu artistiko eta pedagogiko honen emaitzaz gozatzeko aukera paregabea izango da.
Jarduera APNABIren ingurunera irekita dago, senideak, lankideak, boluntarioak eta lagunak barne. Proiektuaren protagonistek bizitako esperientzia musikala ospatzeko eta partekatzeko pentsatutako hitzordua da.
Zozketaren oinarriak
APNABIk 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditu inprimaki honetan izena ematen dutenen artean. Saridun bakoitzak 2 sarrera jasoko ditu. Zozketan izena emateko epea maiatzaren 24an amaituko da, igandea, 23:59an.
Zozketa maiatzaren 25ean (astelehena) egingo da, «EchaloASuerte» online plataformaren bidez, eta emaitza egun horretan bertan jakinaraziko zaie saridunei soilik telefono dei baten bidez. Jakinarazpen hori jaso ezean, esan nahi du ez dela zorioneko pertsonetako bat izan.
Musikazaleak
Euskadiko Orkestrak, FEVASekin lankidetzan, bultzatutako ekimen honen helburua da desgaitasuna duten pertsonen kulturarako edo garapenerako eskubidea berrestea, musika-tailerren bidez.
