APNABIk “Ni, neure etxean” gidali liburua argitaratu du, AEN duten pertsonen bizitza independentearen entrenamendua sustatzea izanik helburu

Atseginez partekatu nahi dut zuekin APNABI Autismo Bizkaian plazaratu berri dugun “Ni, neure etxean” argitalpena, bizitza independenteranzko bidean dauden AENdun pertsonak entrenatzea helburu duen gidaliburua.
Gidaliburu hau Etxebizitza Eremuan bultzatutako programa baten barruan egin da eta programa horren helburua da autismodun pertsonen gaitasunak hobetzea helduarora iristen direnean. Aholku praktiko zenbait ematen ditu elikadura, higiene, ordena, garbiketa ohitura osasuntsu, diruaren erabilera eta etxeko segurtasunari buruz.
Argitalpena talde-lan baten emaitza da, non APNABI Autismo Bizkaia elkarteko jarduera-eremu guztietako profesionalek parte hartu duten. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaien Sailak kofinantzatu du, zeinari eskerrak eman nahi baitizkiogu bere laguntzagatik. “Irakurketa errazeko” irizpideei jarraiki idatzi da eduki guztiak erraz uler daitezen, eta ilustrazioak R. Cobblestone-k egin ditu. R. Cobblestone Asperger duen artista gazte bat da, izengoiti hori darabilena eta bere jarduera Entremanosen garatzen duena.

PDF eko bertsioa deskargatu nahi baldin baduzu, pintxa ezazu hemen

Bestalde liburuaren kopia fisikoa nahi izanez gero bete ezazu ondorengo formulario hau. (10€ artutako gastuak)

Comments are closed.