Onda Vasca irratiko “Euskadi Hoy Magazine” saioan Esther Fernández Valtierra elkarrizketatu dute, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Aisialdi eta Denbora Libreko arduraduna. Elkarrizketa horretan Estherrek bertatik bertara aurkeztu ditu APNABIk eskaintzen dituen jarduerak Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren aisialdiaz –bakarkakoa nahiz partekatua- goza dezaten, gizarteko gainerako kideen baldintza berdinetan.
Hauxe nabarmendu du Esther Fernándezek: “APNABIn aukerak sortu nahi ditugu pertsona autistek aukerak eta alternatibak izan ditzaten ingurunean parte hartzeko, gustatzen eta interesatzen zaizkien jardueretan aritzeko”. Baita ere esan du AENdun pertsonen gizarteratzea ahalbidetzea dela elkartearen azken helburua.
“Ahalegina egiten dugu komunitateko aisialdia eskaintzeko, eta horretarako ezinbestekoa da ingurunearekin batera lan egitea”.