APNABIk ongietorria eman die elkartean sartu diren familia berriei

APNABI Autismo Bizkaiak elkarteko familia bazkide berriei harrera egiteko bilera egin zuen joan den larunbatean, apirilak 17. Hori izan zen lehenengoa COVID-19aren pandemia hasi zenetik. Topaketa horretan, ‘Familia Berria’ izenaz ezaguna, ongietorria eman zitzaien 2020ko otsaila eta abendua bitartean elkartera bildu ziren pertsonei.

Hitzordua aurrez aurre egin zen Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) aretoan, Bilbon. COVID-19aren aurka indarrean zeuden segurtasun neurriak errespetatu ziren. Han 23 familia izan ziren, eta, modu horretan, gaur egun Bizkaian autismoan erreferentzia den elkarteko kide diren 1.300 familiarekin bat egin dute.

📸 Egin klik hemen saioaren argazki albuma ikusteko.

Bileran Zuzendaritza Batzordeko bi amek hartu zuten parte: Manuela Sánchezek eta Begoña Álvarez de Miguelek. APNABIko familiei laguntzeko profesionalak eta elkarteko presidentea den Mikel Pulgarín izan ziren. Guztien artean, esperientziak partekatzera bideratutako zenbait hausnarketa-talde dinamizatu zituzten. Hurrengo topaketa ekainaren 12an izango da. Bertan ongietorria egingo zaie urteko lehen seihilekoan hasi diren bazkide berriei.

Familia Berria

Hitzordu horien helburu nagusia ongietorria ematea eta familiei bidean laguntzea da. Familien artean entzuteko eta harremanak izateko dinamiken bidez, elkarte-ingurunea ulertzen dutela senti dezakete, eta, hala, beren estresa eta larritasuna murriztu. Gainera, Familia Berriak familien parte-hartzea sustatzen du elkartearen ekitaldietan eta organoetan. Hala, AENdun pertsonen familia gisa duten garrantziaz jabetzen dira. Horrelako topaketei buruzko informazio gehiago lortu eta elkartearekin zerikusia duen beste edozein gai argitu daiteke familia@apnabi.org helbidera idatziz.

Comments are closed.