APNABIk parte hartu du gogoeta etikoko taldeen FEVAS ereduaren sorreran

APNABI Autismo Bizkaiak, beste 7 erakunderekin batera, FEVAS Plena Inclusión Euskadiren proiektuan parte hartu du, hirugarren sektoreko erakundeen antolaketa-kalitatearen esparruan etika garatzeko motorra izango den tresna bat sortzeko. Lankidetza horren emaitza da dokumentu hau: “Gogoeta etikoko taldeak adimen- edo garapen-desgaitasunaren erakundeetan. Lankidetza horren emaitza da dokumentu hau: “Etika Gogoeta Taldeak adimen edo garapen urritasunaren erakundeetan. FEVAS Plena Inclusión Euskadiren eredua”.

Familien laguntzari, etxebizitza- edo bizitegi-zerbitzuari, eguneko arretari, tutoretzari eta hezkuntzari lotutako 14 profesionalek parte hartu dute lantalde horretan, FEVASen koordinaziopean eta Marije Goikoetxea etikaren arloko irakasle eta aholkulariaren laguntza teknikoarekin.

Eredu hori orain FEVAS osatzen duten erakunde guztietan aplikatu ahal izatea bilatzen da, eta hausnarketa etikoko taldea etikaren motorra izatea erakundean, estrategia horrekin bat datorren ekintza edo jarduera oro bultzatuz: sentsibilizazioa, prestakuntza, etikari buruzko ezagutzaren kudeaketa, jardunbide egokien hedapena eta zabalkundea, etab.

Izan ere, etika da Kalitate Plenaren Ereduaren hiru ardatz nagusietako bat, pertsonen eta haien familien bizi-kalitatearekin eta erakundeen kudeaketarekin batera. Zerbitzua ematean bikaintasun-maila handienak lortu eta sustatuko dituzten zerbitzuak bermatzeko erabiltzen da.

Comments are closed.