Apnabik pertsona autisten autoordezkaritzaren alde egindako apustua aitortu dute bINKLUSIon sariek

Apnabi Autismo Bizkaia hirugarren sektoreko erakundeek Bizkaian ezartzen dituzten metodologia, proiektu eta kudeaketa-eredu berritzaileak aintzatesten dituen bINKLUSIon Jardunbide Egokien V. Sariaren erakunde finalistetako bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskalitek bultzatutako ekitaldia urriaren 23an egin zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioaren esparruan.

“Gobernantza partekatua eta autoordezkaritza: babes eredutik lidergo partekatura eta autismoa duten pertsonen eragin politikoa” izenburupean, Apnabiren hautagaitzak nabarmendu zuen elkarteak gero eta parte-hartzaileagoa den antolamendu-eredu batekin duen konpromisoa, zeinean pertsona autistek zeregin aktiboa duten eragiten dieten erabakietan.

Apnabik Argia Fundazioa, Asociación Gaude eta Lantegi Batuak erakundeekin partekatu zuen finalista izatearen aitorpena. Bestalde, Aspace Bizkaiari jardunbide on onenaren saria eman zioten.

Laguntza-hartzaileak izatetik erabakietako protagonista izatera

Topaketan zehar, Iban Huarte, Apnabi Lan-eko zuzendaria eta elkarteko Eguneko Arreta Zentroetako zuzendarietako bat ere badenak, praktika egokia aurkezteaz arduratu zen. Horrek erakusten du eredu bateranzko bilakaera; zeina, eredu horretan, pertsona autistak ez diren soilik laguntzen hartzaile izango, eta elkarte-bizitzan protagonista izango diren.

Gobernantza partekatuak eta autoordezkaritzak erabakiak hartzean duten parte-hartzea eta euren eskubideak defendatzeko gaitasuna indartu nahi dituzte. Apustu hori Apnabik autonomia eta pertsona autisten parte-hartze aktiboa gizartean sustatzeko duen konpromisoaren parte da.

Comments are closed.