
APNABI Autismo Bizkaia elkarteak “AEN: Ñabardura pila bat”. Aniztasuna, laguntzak eta berrikuntza aztertuz” jardunaldi teknikoetan parte hartu du Bartzelonan, Kataluniako Adimen Urritasuna duten Pertsonen Zentroen Koordinatzaileak antolatuta.
Topaketan, Javier Gómez APNABIko Etxebizitzetako buruak elkartearen estrategia aurkeztu du, pertsona autistei zahartze-prozesuetan laguntzeko.
“Denbora, Asmoa eta Prebentzioa. APNABIko zahartze-prozesuei ekiteko estrategiarako hurbilketa bat” izenburupean, azaldu du garrantzitsua dela erakunde gisa estrategia argia izatea laguntza koherenteak eta kalitatezkoak eskaintzeko.
Bere esku-hartzeak txikitatik prebentzioa egitean jarri du arreta, bizi-ohitura osasuntsuen bitartez, eta egunerokotasunari zentzua emango dioten helburuak izatearen garrantzia azpimarratuz. Helburu esanguratsuak izateak bizi-kalitatea hobetzen eta era goiztiar batean okerrera egitea prebenitzen laguntzen du, bai eta laguntza-premia handiagoak izatea ere.
