APNABIk urrutiko trebakuntzarako jauzia egin du, eta ikastaroak online modalitatera egokitu ditu

APNABI Autismo Bizkaiak talde profesionalentzat azken hilabeteetarako aurreikusita zituen ikastaroak online modalitatera egokitu ditu. Era berean, denbora horretan prestakuntza eskaintza handitu egin da, presentziazko jarduerarik txikieneko denbora aprobetxatzeko, pertsonei eta haien familiei laguntzeko arlo profesionalean hobetzeko. Besteak beste, datuak babesteko ikastaroak, portaerazko laguntza positiboa edo arreta goiztiarreko Denver eredua eskaini dira.

Bestetik, APNABIren sustapen soziolaboraleko arloak langabezian dauden AENdun gazteentzako lan-trebakuntzako ikastaroa egokitu du, telematikoki garatu ahal izateko. Prestakuntza hori otsailean hasi zen, eta maiatzaren 18an, astelehena, hasi ziren urrutiko saioak.

Comments are closed.