APNABIk zahartzeari eta autismoari buruzko bere lana partekatu du AETAPIren XX. Kongresu Nazionalean

APNABI Autismo Bizkaiak zahartzeari eta autismoari buruzko bere lana aurkeztuko du azaroaren 18an AETAPIren, autismoaren profesionalen elkartearen, XX. Kongresu Nazionalean. Javier Gómez APNABIko helduen etxeetako koordinatzaileak aurkeztuko du proiektua, azaroaren 16tik 19ra bitartean Madrilgo Complutense Unibertsitatean burutu den hitzorduan. Edizio hau “Autismoa: erronka komunitarioaren aurrean” lelopean egin da.

Azken urteotan, APNABI zahartzeari buruzko azterlan bat lantzen aritu da, autismoa duten pertsonen eta haien familien beharrei aurrea hartzeko eta horiei erantzuteko. Ildo horretan, gainera, 2020an barne-tresna bat diseinatu zuen bere etxebizitzetan eta eguneko arretarako zentroetan (EAZ) narriadura goiztiarreko kasuak detektatzeko eta horien jarraipena egiteko. Lan honen gakoetako bat zahartzearen prebentzio-ikuspegia eta horrek AENa duten pertsonen osasunean dituen ondorioak dira.

Esteka honen bidez, proiektu honen azken ondorioei buruzko informazio gehiago lor daiteke.

APNABIko helduaroko beste profesional batzuk ere bertaratu ziren Madrilera: Susana Valladolid, etxebizitzetako zuzendaria, Iban Huarte, APNABI LANeko zuzendaria, eta Maider Ugarte eta Aritz Rementeria, biak eguneko arretarako zentroetako esku-hartze buruak. Topaketa horiek esperientziak trukatzeko eta harremanak ehuntzeko gune interesgarriak dira, autismoaren esparruko beste erakunde batzuen lana gertutik jarraitzeaz gain.

Comments are closed.