APNABIko eguneko arreta zentroek jai handi batekin ospatu dituzte Gabonak

Joan den abenduaren 17an APNABIko eguneko arreta zentroetako eta Aldamiz ikastetxeko pertsona helduek Gabonetako jai handi batekin ospatu zuten urtearen amaiera. 150etik gora lagunek parte hartu zuten jaian, non bi ekitaldi antolatu baitziren: lehenik, AZLAN zentro okupazionaleko erabiltzaileek interpretatutako antzezlan bat eta, ondoren, APNABIko eguneko zentroetako erabiltzaileez osatutako MUSIDISK taldearen kontzertu bat. Era berean, AURITZ eta Idi Bihotz taldeetako abeslari izandako Mikel Bizarrek ere emanaldi bat eskaini zuen. Gainera, jaira hurbildu zirenek aukera izan zuten eguneko zentroetako tailerretan eginiko produktuak erosteko eta ZAZPI Jatetxean (enplegu zentro berezian) prestatutako lunch-a dastatzeko.
APNABIko erabiltzaileek eurek antolatu duten lehen jaia izan da aurtengoa, batzorde bat sortu ondoren, eurak arduratu baitira ekitaldia planifikatu eta antolatzeaz.
Eguberri on eta urte berri on!

Comments are closed.