APNABIko eguneko arreta zentroek uda aprobetxatzen dute jarduera berri eta desberdinak egiteko

CADUda, eguraldi ona eta oporrak iristearekin batera, Garamendi eguneko arreta zentroan erabiltzaileek proposatutako ez-ohiko jarduerak egin ditugu uztailean. Zuokin partekatu nahi ditugu hainbat jatetxetara egin ditugun txangoak.

Jarduera horiek antolatu ditugu zentroko erabiltzaile askok proposatu digutelako, eta hainbat helburu landu ditugu, besteak beste, gizarteratzea, inguruko baliabideekin gozatzea, burujabetza, auto-gidaritza, adostasuna… izan ere, burujabe izateak esan nahi du pertsona bakoitzak bere bizitza kontrolatzen duela.

Gure erabiltzaileek aukera hauek hautatu dituzte: hanburgesategiak eta buffet libreak. Hala, taldetan banatu ditugu kontuan harturik pertsona arteko harremanak eta behar dituzten laguntzak.

EAZeko erabiltzaileek Bilboko jatetxe desberdinek eskaintzen diguten gastronomiaz gozatu ahal izan dute eta gozamen hori transmititu digute, esperientzia noiz errepikatuko dugun pentsatzen ari direlarik dagoeneko.

Comments are closed.