APNABIko etxebizitzek normaltasun berrira egokitutako udaz gozatzen ari dira

Taldeetako batek hipikaz gozatzeko aukera izan du. // APNABI

Segurtasun neurrien jarraipenak ez du eragotzi APNABIren etxebizitzetan aisialdiko jarduera ugari egitea ekainean, uztailean eta abuztuan.

Etxeetan bizi diren neska-mutilek hainbat kirol-jarduera egin dituzte, hala nola, hipika, hiriko, hondartzako eta mendiko irteerak eta aisialdiko beste hainbat ekintza. Uneoro lehentasuna eman zaie talde txikiei eta aire zabalean gozatzeari, bai eta segurtasun eta prebentzio arloan indarrean dagoen araudia eroso errespetatzeko espazio egokiei ere.

Familiak ere hurbildu ahal izan dira etxebizitzetara, haien senideak bisitatu eta irteerak egiteko.

Comments are closed.