Udako hilabeteetan, APNABI Autismo Bizkaiko hamar etxeek ez dute etenik. Etxebizitza bakoitzak oporretarako bere aisialdi-plana du, talde profesionalak egoiliarrekin lankidetzan egina, betiere kontuan hartuta haien ezaugarriak, interesak, gustuak eta zaletasunak, eta inguruko komunitate-jardueren eta -baliabideen eskaintza, inklusioa helburu.
Aurten ere, aire zabaleko eta jendetzetatik urrun dauden proposamenek protagonismoa hartuko dute, COVID-19ren aurka indarrean dauden segurtasun-neurri eta gomendio guztiak errespetatzen diren bitartean gozatzen jarraitzeko.
Horrela, Laredon zaldiz ibiltzeko aukera izango dute, Donostiako Aquariuma, Miramongo zientzia museoa edo Karpin Abentura bisitatzeko parada, eta inguruko udalerrietara ibilaldi ugari egiteko aukera ere, hala nola Otxandiora edo Lekeitiora. Mendi-ibiliak egingo dituzte, Aizkorritik, Saldropoko hezegunean eta Urdaibaiko biosferaren erreserban, besteak beste. Horrez gain, bere gustuko hainbat jatetxetan bazkariak eta afariak izango dituzte, beti ere prebentzio neurriak errespetatuz.
Eguraldiak laguntzen ez duen egunetan, etxeetan bertan egin ahal izango dira jarduerak. Sukaldeko edo jarduera fisikoko dinamikak eta jolasak izango dira protagonista.