APNABIko Mikel Álvarezek ONCEren ezgaitasunari buruzko mahai-inguru batean bere esperientzia azaldu du

80 pertsonek parte hartu zute topaketan

Abenduaren 2an, ONCE Euskadik mahai-ingurua egin zuen Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna zela eta: “Ezgaitasuna duten pertsonak edo ingurune ezgaituak?”. Hitzorduak 80 pertsona baino gehiago bildu zituen, eta, besteak beste, Mikel Álvarez izan zen hizlari, APNABIren erabiltzailea den eta zuzenbidean lizentziatutako gaztea. Bere hitzartean Bizkaiko Foru Aldundirako oposizioak prestatzen izandako esperientzia azaldu zuen.

Gainera, beste testigantza interesgarri batzuk entzuteko aukera izan zen topaketa birtual horretan. Inaxio Nievak, 57energy izenaz ezaguna, bere garuneko paralisitik eta dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonen benetako integraziorantz aurrera egin beharraz hitz egin zuen. Gaur egun, Hasten elkartearen dibulgazio-arloan lan egiten du, Bizkaiko lurraldean kirolaren bidez gizartera egokitzea eta gizarteratzea sustatzen duen elkartean.

Juan Carlos Solak, berriz, Fekoorren esperientzia azaldu zuen. Elkarte horretako zuzendaria da eta 1979az geroztik Bizkaiko ezgaitasun fisiko edo organikoa duten pertsonak gizarteratzeko lanean dihardu.

Axel Belategik, ONCEko afiliatuak eta Down-en sindromea duenak, beste hitzaldi bat eskaini zuen. Decathlonen lan egiten du eta boluntario-lanak egiten ditu Down Sindromearen Fundazioan.

Comments are closed.