APNABIren 2021 egutegiak salgai!

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak egutegiak prestatu ditu saltzeko. 2021 urte berriari begira, eta nobedade gisa, mahai gainekoez gain -2€-, hormako egutegiak ere eros daitezke 5€-ren truke. Bi urtekariek erakundearentzat garrantzitsuak diren egunei buruzko erreferentziak dituzte, hala nola apirilaren 2ko Autismoaren Nazioarteko Eguna edo azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Aleak APNABI Lan dendan eros daitezke, Lekuona pintorearen kaleko 11n, APNABIren Bilboko egoitzaren ondoan (Sabino Arana etorbidea, 69). Azpimarratzekoa da egutegiak APNABIren zentro okupazionalean ekoitzi dituztela, euskarri grafikoen lantegian.

Hilero, APNABIren 2. argazki-lehiaketako argazki irabazleetako bat, familien lanak, TEA duten pertsonak eta elkarteko profesionalak biltzen ditu, bizitza osasuntsua erakusteko.

Comments are closed.