
Urtero bezala, Apnabi Autismo Bizkaia elkarteak bere argazki lehiaketa egin du. 8. edizio honetan “Zoriontsu egiten gaituena” lelopean egin du, elkarteko pertsonen eta haien familien egunerokotasunari poza eta ongizatea ematen dioten une horiek harrapatzeko eta partekatzeko helburuarekin.
Edizio honetan parte-hartze handia izan da, eta guztira 66 argazki jaso dira, 27 parte-hartzailek aurkeztuak. Aukeratutako 12 argazkiak Apnabi 2027ko egutegi solidarioaren protagonista izango dira.
Epaimahaiak Adrián García Ruiz, Esther Moran Pradas, Irune Rodríguez Corral, Jon Florido, Jose Luis Montero, Kepa Celaya Álvarez, Marcos Montes Vivar, María García Fernández, Mireya García Blave, Susana Baelo, Teresa Hidalgo Gutiérrez eta Victoria Vivarren lanak aukeratu ditu. Zorionak guztioi!
📸 Aukeratutako argazkiak eta parte hartu duten irudi guztien argazki-galeria kontsulta dezakezu esteka honetan.
Aukeratutako argazkien egileek eurek aukeratutako irudi bat jasoko dute opari gisa, Apnabi Lan Zentro Okupazionaleko zentro grafikoan.
Egutegiak salgai
Apnabiren egutegiak, hormako zein mahai gaineko bertsioan, azaroaren 2tik aurrera egongo dira salgai Apnabi Lanen dendan (Lekuona margolaria, 11), Sabino Arana, 69 bulegoen ondoan.
