APNABIren 3. argazki-lehiaketarekin hasi da uda!

Uda hastearekin batera, APNABI Autismo Bizkaiak aurten ere bere argazki lehiaketa antolatu du, elkarteak urte amaieran ekoizten dituen egutegiak osatzeko. Hirugarren edizio hau “Bizkaia urdina” lelopean egingo da, eta AENdun pertsonen, bazkide diren familien edo parte hartu nahi duten profesionalen sormena piztea du helburu, haien adina edozein dela ere.

Pertsona bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkez ditzake, horizontalean. Hautatutako 12 lanak izango dira datorren urteko APNABI egutegiaren protagonista, eta, lan horiek sustatu eta zabaltzeaz gain, egileek nahi duten argazkien anpliazioa jasoko dituzte sari gisa.

Parte-hartzea doakoa da. Lanak, formatu digitalean, 2021eko urriaren 3ra arte bidali ahal izango dira komunikazioa@apnabi.org helbidera, gaian “2021. lehiaketa” jarrita, eta egilearen izen-deiturak eta argazkiaren izenburua helbide elektronikoan. Parte hartzeko oinarri osoak hemen deskarga daitezke:

Comments are closed.