APNABIren Aldamiz Ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria lortu du

Aldamiz ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso du, azken urteotan ingurumenaren alde egin duen lanari esker. APNABIren ikastetxeko ikasleek hurrengo mezua bidali dute, haien poztasuna adierazteko:

“Aldamiz ikastetxeko neska-mutilok pozik gaudela esan nahi dizuegu, oso ziurtagiri garrantzitsua eman digutelako: ESKOLA JASANGARRIA izatea lortu dugu! Duela hilabete batzuk, Ingurugelatik bisita egin ziguten gure eskola eta ingurumenaren alde lan egiten dugun guztia ikusteko. Zoriondu gaituzte iraunkortasunerako hezkuntzaren alde parte hartzeagatik eta laguntzeagatik. Lanean eta ikasten jarraitu nahi dugu, baratze eta lorategietan parte hartuz, natur ingurunea zainduz, egunero birziklatuz, materialak berrerabiliz, elikadura osasungarria eramanez… eta beste gauza asko.”

Joan den otsailean, APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak CEIDA-Ingurugelaren bisita jaso zuen ikastetxean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua, metodologia, garatutako materialak eta eskola-ingurunea ezagutzeko eta, horrekin guztiarekin, ikastetxea Eskola Iraunkor gisa ebaluatu eta ziurtatu ahal izateko.

🎞 → Ikusi bideoa hemen

CEIDA Ingurugelaren eskutik, ikastetxeak txostena ere jaso du, iraunkortasunerako Hezkuntzaren arloan dituen indarguneak zeintzuk diren laburbiltzen dituena. Era berean, dokumentu horrekin Aldamiz ikastetxeko talde osoa zoriondu nahi izan dute bere lanagatik, eta Agenda 2030 zeharkako proiektuaren barruan lanean jarraitzera animatu dituzte.

Comments are closed.