APNABIren erabiltzaile eta profesionalek bat egin dute EiTB Maratoia kanpaina solidarioarekin

Bigarren urtez jarraian, APNABIk bat egin du EiTB Maratoia elkartasun-kanpainarekin, aurten COVID-19 delakoaren ikerketaren alde. APNABIko bederatzi zentroetako erabiltzaile eta profesionalek parte hartu dute ekimenean. EiTBk bertso kate handi bat sortu nahi du, ‘Ez negar egin, gu elkarrekin’ errezitatuz, Maddalen Arzallus, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran, Xabier Euzkitze, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluzek osatua.

Ekimenean parte hartzeko proposamena entitateko euskara batzordeak luzatu zuen. Grabazioa, Euskaraldiko egunetan egin zen eta bideoa abenduaren 3an argitaratu da, Euskararen Egunean. EiTBk hainbat bide jarri ditu dohaintzak errazteko. 902 54 25 25 25 telefono-zenbakira deituta, Bizum-en bidez (33478 zenbakira egindako dohaintza solidarioa) edo banku-transferentzia baten bidez egin daitezke. Euskal Komunikazio Taldearen web orrian kanpainari eta dohaintzei buruzko informazio guztia dago.

Comments are closed.