APNABIren ErrazTEA zerbitzua, B-Value-ko finalista, Hirugarren Sektorearen azelerazioko programa liderra

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak B-Value programaren Bootcamp Astean parte hartu zuen joan den astean, hirugarren sektoreko erakundeak bizkortzeko eta eraldatzeko erreferentziazko egitasmo honen hamar erakunde finalisten artean aukeratua izan ondoren.

B-Value Ship2B Fundazioak eta Banco Sabadell Fundazioak batera bultzatutako programa bat da, gizarte-erakundeei eragin handiko proiektu estrategikoak garatzen eta profesionalizatzen laguntzeko. Esparru horretan, APNABIk ErrazTEA aurkeztu du, irisgarritasun kognitiboan espezializatutako zerbitzua, inguruneak eta zerbitzuak ulergarriagoak eta gizarte osoarentzat inklusiboagoak egiteko.

Bootcampeko bost egunetan, ErrazTEAko taldeak mentoria pertsonalizatuko prestakuntza eta saioetan parte hartu du, negozioetako, komunikazioko, teknologiako eta gizarte-berrikuntzako adituekin.

Lan trinkoko jardunaldi horiei esker, ErrazTEAren eredua baliozkotu ahal izan da, haren balio-proposamena findu da eta proiektuaren aurkezpena prestatu da programaren hurrengo Demo Day egunari begira, urte amaieran izango dena, edizio honetako proiektu irabazleak ezagutarazteko.

Comments are closed.