APNABIren jarduera ez da etengo Eguberrietako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroek (EAZ), kontsulta-zerbitzuak eta Aldamiz ikastetxeak Eguberrietako oporraldiei ekin diete dagoeneko. Hala ere, elkarteko etxebizitzek, aisialdirako eta Familiei Laguntzeko ekimenek eta APNABI Lanen enplegu-programek lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hori guztia, azken hilabeteetan bezala, erakunde eskudunek COVID-19 delakoaren aurka ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuz garatuko da.

Familiei Laguntzeko arloak udaleku irekiak eskainiko ditu abenduaren 28an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 7an eta 8an. Bi proposamen horiek Leioako Mendibile eskola publikoko instalazioetan izango dira. Gainera, abenduaren 26tik 31ra bitartean, APNABIren Arrigorriagako aterpetxean familia-arnasketak egingo ditu.

Aurtengo zailtasunak zailtasun, AENdun pertsonen enpleguak indartzen jarraitzen du, eta, 2020an kontratazio-errekorra ezarriko da. Hori dela eta, APNABI LANen Enplegu Lagundua zerbitzuak AENdun pertsonen zenbait kontrataziori lagunduko die. Kontratazio horiek Primark, IMQ edo Micolete enpresetan hasiko dira datozen egunetan.

Bestalde, aisialdi programak erabiltzen dituzten AENdun pertsonen gozamenerako programazio zabala aktibatuko da. Elkartearen etxeak, bere aldetik, eguneko 24 orduetan hasiko dira lanean eta horietan guztietan era askotako jarduerak egingo dira opor eta ospakizun egunak hartzeko.

Errutinara itzultzea

APNABIren zerbitzuak urtarrilean itzuliko dira errutinar. Eguneko arretarako zentroak urtarrilaren 7an, ostegunean egingo dute, APNABI Lan zentro okupazionala eta elkartearen kontsulta-zerbitzua bezalaxe. Aldamiz ikastetxeko ikasleek, berriz, urtarrilaren 11n (astelehena) ekingo diote ohiko jarduerari. Aisialdiko lehen jarduera arruntak urtarrilaren 13an hasiko dira.

Comments are closed.