
Bizkaia Padel Federazioak Padel Egokitua Plus (PADEL+) programaren bi saio berri antolatu ditu. Egitasmo horrek kirola ingurune irisgarri eta inklusibo batean egitea sustatzen du, padela ongizate emozionalerako, autonomiarako eta sozializaziorako tresna gisa erabiliz. APNABI Autismo Bizkaiak beste erakunde batzuekin batera laguntzen du proposamen honetan.
Desgaitasun psikikoa duen edonork parte hartu ahal izango du, baldin eta trebetasunak eta autozuzendaritza nahikoa badu kirol-jardueraren orientabideak eta jarraibideak ulertu eta hauek jarraitzeko; eta kirol hau egiten hasteko edo jarraitzeko interesa badu. Jarduera edozein pertsonari zuzenduta dago, adina edo sexua edozein dela ere (14 urtetik beherakoak, legezko tutorearekin batera joan beharko dira). Saioak diseinatuta daude ingurune seguru bat sortzeko, non pertsona bakoitzak bere autoestimua eta konfiantza indartuko duen, eta ikasi zein gozatzeko aukera izango duen jarduera fisikoaren bidez.
Jardunaldiek bi orduko iraupena izango dute, eta profesional espezializatuek dinamizatuko dituzte. Profesional horiek ongietorri-jokoak, pistan egokitutako ariketak eta itxiera-dinamikak proposatuko dituzte, partaidetza eta gozamen partekatua bultzatzeko.
Jardunaldien data eta lekuak
Jardunaldiak Derion izango dira, bi egun eta zentro desberdinetan:
Maiatzaren 16an (larunbata) 10:00etatik 12:00etara, Pádel Club Derio Mintegian (Larrauri kalea, 1, 48160 Elexalde Derio)
Maiatzaren 17an (igandea) 17:00etatik 19:00etara, Biwak kirol zentroan (Astintze kalea, 4, 48160 Elexalde Derio)
Plazak mugatuak dira.
Nola parte hartu
GARRANTZITSUA: Jarduera hau Bizkaia Padel Federazioak antolatzen du. APNABIk informazioa zabaltzen laguntzen du, baina ekitaldia antolatzea federazio horri dagokio oso-osorik.
Izen-ematea doakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaia Padel Federazioaren lankidetzari esker.
Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarri beharko dute, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 16:00etara. APNABIk interesdunen datuak emango dizkio federazioari, eskaera kudea dezan eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak azal ditzan.
Izena emateko epea maiatzaren 13an (asteazkena) amaituko da.
