Areetako EAZko erabiltzaileek eta profesionalek lagundu dute Getxoko parke bioosasungarrien irisgarritasuna hobetzen

APNABI Autismo Bizkaiako Areeta eguneko arretarako zentroa (EAZ) laguntzen ari da Getxon zenbait parke biosaludagarri garatzen. Horrela, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen beharretara hobeto egokitzea bilatzen dute.

Instalazioen ardura duen KIDO enpresak APNABIren lantaldeko hiru profesional eta erabiltzailen laguntza izan nahi izan du, Areeta auzoko parkea testatu eta doitzeko. Orain, Churruca parkean proiektu berri bat prestatzeko esperientzia errepikatu du.

Taldea tokiko planoaren gainean aritu da lanean, eta hainbat ekarpen egin ditu irisgarritasuna hobetzeko eta AENdun pertsonek esparruaren erabiltzea errazteko. Gainera, zentroko erabiltzaile taldeak Areetako parkea bisitatu zuen uztailaren 1ean, proiektuaren arduradunekin batera. Bertan, beharrak ikusi ahal izan zituzten eta espazio berriaren garapenean kontuan hartu beharreko hainbat gai idatzi zituzten.

Bizitza osasungarria

Parke edo eremu bioosasungarrietan, adin edo baldintza guztietako pertsonek beren osasuna hobetzeko ariketak egiteko hainbat modutan erabil ditzaketen ariketa-moduluak daude. Getxoko hauek, gainera, belaunaldien arteko topagune izan nahi dute, kalisteniarako ariketa errazak edo mantentze lanak eta instalazio aurreratuak ahalbidetzen dituen ekipamenduarekin. Lankidetza horrek AENdun pertsonek esparrua erabiltzea erraztuko du, eta bizimodu osasungarriagoa bultzatu.

Comments are closed.