Arnasaldiek eta koloniak aurrera jarraitzen dute, familien beharrei jarraiki

Familiei Laguntzeko arloak koordinatzen duen udako arnasaldi eta kolonien programak Arrigorriagako aterpetxean eta APNABI Autismo Bizkaiaren beste zentro batzuetan garatzen jarraitzen du, eta horrela jarraituko du datozen asteetan. Udako programazioa ekainaren erdialdean hasi zen, eta profesionalen taldea jada hasi da abuztuko asteen plangintza garatzeko prestatze-lanak egiten. Zerbitzuak nabarmendu du familia guztien eskura jarraitzen duela sor daitezkeen premiazko eta azken orduko beharrei erantzuteko. Informazio gehiago jasotzeko familia@apnabi.org helbidera mezua idazteko aukera dago.

Arnasaldi eta kolonia horietan egiten diren jarduera guztiak prebentzioari eta segurtasunari dagokienez indarrean dagoen araudiari jarraituz egiten dira, COVID-19 delako gaixotasuna zabaltzea saihesteko. Besteak beste, ez dira kanpoko instalazioetara edo leku jendetsuetara joaten, segurtasun-neurriak erosotasunez errespetatzea zaila izan baitaiteke mutilentzako eta neskentzako. Aire zabaleko jarduerak ere sustatzen dira.

Comments are closed.