Autismoaren ezagutza eta elkartearen baliabideak Bermeora hurbildu ditu Apnabik jardunaldi jendetsu batean

Bermeoko Udalak eta Amatea elkarteak antolatuta, Apnabi Autismo Bizkaia elkarteak autismoari eta elkartean eskura dauden baliabideei buruzko hitzaldia eman du. Hitzorduan 50 pertsona bildu ziren, gehienak pertsona autisten familiak eta Bermeoko eta Busturialdeko hezkuntza arloko profesionalak. Galderen txandaren bidez interes eta parte-hartze handia erakutsi zuten.

Raquel Sedano Apnabiko zuzendari klinikoaren eta Lorena Matey Familiei Laguntzeko Arloko zuzendariaren parte-hartzearekin, bertaratutako pertsonek autismoaren errealitatean sakondu ahal izan zuten eta elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntzak zehatz-mehatz ezagutu ahal izan zituzten.

Saioan arreta handiz aztertu zen familiek eta pertsona autistei egunerokoan laguntzen dieten profesionalek askotan jasaten duten gainkarga-egoera.

Ildo horretan, behar horiei erantzuteko Apnabin dauden baliabideak aurkeztu ziren, arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko jarraibideak eta tresna praktikoak eskainiz.

Comments are closed.