Berangon egingo da Saskibaloi Egokituaren Topaketaren bigarren edizioa, urriaren 4an

Gutxienez 14 urte dituzten parte-hartzaileei zuzendua

Berangoko frontoian jokatuko da Saskibaloi Egokituko II. Topaketa, 2026ko urriaren 4an, igandea, 11:00etatik 12:30era. Topaketaren helburua Berangoko Hontzuriak klubaren saskibaloi proiektu egokitua ikusaraztea, kirolari eta familientzako bilera-gune bat bultzatzea eta saskibaloi inklusiboa bultzatzen jarraitzea da.

Gutxienez 14 urte dituzten parte-hartzaileei zuzendutako kirol jardunaldia entrenamendu saio batekin hasiko da, eta ondoren lagunarteko partida jokatuko da Tabirako taldearen aurka. Topaketari amaiera emateko eta parte-hartzaileen eta bertaratutakoen artean iritziak partekatzeko, hamaiketakoa eskainiko dute antolatzaileek.

Jardunaldira joateko, egitasmoan parte hartzen duten pertsonek aurretik emandako kamiseta ofiziala eraman beharko dute, eta kide berriei proiektuaren kamiseta berri bat oparituko zaie. Era berean, kirol-arropa eta -zapatilak jantzita joan behar da, baita ur-botila bat, eta, gainera, dutxa-zerbitzua dago instalazioetan jarduera amaitzean nahi duenarentzat.

Nola parte hartu

Informazio gehiago nahi dutenek APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarri beharko dute, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 16:00etara. APNABIk interesdunen datuak emango dizkio klubari, eskaera eta jarduerarekin zerikusia duten gainerako gaiak kudea ditzan.

GARRANTZITSUA: Jarduera hau Berangoko Hontzuriak elkarteak antolatu du. APNABIk informazioa zabaltzen laguntzen du, baina jarduera antolatzea eta kudeatzea erakunde antolatzaileari dagokio oso-osorik.

Comments are closed.