Berriro unibertsitatera!

vida universitariaBerriro itzuli gara unibertsitatera Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari esker, zeinak gela bat utzi baitigu ENTREMANOS erakundearekin sinatuta duen lankidetza-hitzarmenaren baitan.

Iaz Deustuko Unibertsitatean 15 lagunentzako prestakuntza-ikastaro bat egin ondoren, aurten, azaroaren 7an berriro itzuli gara bertara, kasu honetan, atezain/mandatari laguntzaile izateko 14 lagunentzako prestakuntza-ikastaro bat ematera. Ikastaro hori 328 ordukoa da, eta azaroaren 7tik otsailaren 2ra luzatuko da, astelehenetik ostiralera.

Langabezian dauden eta lan bila dabiltzan helduek parte hartzen dute ekimenean, ongi baitakite prestakuntza dela lan-bizitzan sartzeko bidea.

Prestakuntza-ekintza horrek helburutzat du atezain/mandatari laguntzaile izateko prestakuntza espezifikoa ematea, AENdun pertsonei lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko. Eta, aldi berean, erantzuna ematen dio lan-, gizarte- eta komunikazio-trebezien arloko prestakuntza premia bati, trebezia horiek ezinbestekoak direlako enpresa arruntetan integratzeko.

Une honetan ekimenaren erdian gaude, eta balorazioa positiboa da oso, batetik, pertsonak ongi egokitu direlako ingurunean (Unibertsitateak dinamizatutako ekimenen batean parte hartu dute, adibidez, Euskararen egunean) eta, bestetik, ikasleak ongi aprobetxatzen ari direlako ematen zaien prestakuntza.

Gabonetako oporretatik itzulitakoan, bisitak egingo dituzte Unibertsitateko eskolazain postura, zentralitako arreta postura eta informazio postura. Horrela, ikasleek aukera izango dute hilabeteotan ikasitakoa praktikan jartzeko.

Comments are closed.