BGPk onartu egin du desgaitasun intelektual aitortua duten pertsonen laguntzaileak ordaintzetik salbuestea

Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Orokorrak (BGP) joan den ostegunean, martxoaren 21ean, onartu zuen desgaitasun intelektuala aitortuta duen pertsona baten laguntzaileak garraio publikoa ordaintzetik salbuetsita geratuko direla. Aurreikuspenen arabera, ekainetik aurrera sartuko da indarrean.

Garraio-titulutik salbuetsiko dira % 45eko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna duten bidaiariei laguntzeko pertsonak.

Aurreikusita dago neurri hori ekainaren lehen asterako aktibatuta egotea, zehaztutako administrazio-epeen ondoren alegaziorik aurkezten ez bada. Data horretatik aurrera, bezeroaren arretarako bulegoetara jo ahal izango da Barik txartel pertsonalizatuak aldatzeko eta bidaiarien txarteletan laguntzailea identifikatzeko.

Comments are closed.